ZERBITZUAK

1. ZUREZKO ERAIKUNTZA PROIEKTUAK

ZÜR studioa - Arkitektura, Birgaitzea eta zurezko eraikuntza

Antzinarotik eraikuntzan gehien erabili izan den materialetako bat zura izan da eta, teknologia berrien laguntzaz, berriz ere balioan jarri da gaur egun. Zura mota guztietako eraikuntzetan erabili daiteke, eskala handiko eraikinetatik hasita etxebizitza unifamiliar, erreforma edo birgatzeetara, eta era anitzetan izaten da eraikinaren parte: egitura nagusi bezala, isolatzaile termiko bezala, barne-akabera bezala, kanpo edo barne arotzeria bezala…

Eraikuntzan zura erabiltzeko arrazoi garrantzitsuenetako bat jasangarritasuna da. Sortze momentutik planetan karbono-aztarna gutxien uzten duen materiala da.

Zurezko eraikuntzaren inguruan informazio gehiago nahi izanez gero estudioarekin harremanetan jarri eta gaiaren inguruan
aholkatuko dizuegu!

2. OBRA-BERRI PROIEKTUAK

ZÜR studioa - Arkitektura, Birgaitzea eta zurezko eraikuntza

Obra berrien proiektuak egiten ditugu landa-ingurunean edota hiri-lurzoruan. Bezeroak proiektuaren lehen planteamentutik aholkatzen ditugu eta eraikuntzaren amaierara arte laguntzen diegu . Udalekin edo bestelako entitateekin beharrezko diren kudeaketak egiten ditugu eta; obra-lizentzia eta bizigarritasuna lortzeko kasu bakoitzean eskatzen diren proiektuak idazten ditugu. Prozesu osoan zehar laguntzen dugu bezeroa, obraren zuzendaritza eta eraikintzaleei buruz aholkularitza-lanak eginez. ZÜR STUDIOn zurezko eraikuntza eta kontsumo txikiko eraikuntzan adituak gara, Passivhaus Institut-en Passivhaus Tradesperson zertifikazioekin.

Zuen ametsak betetzen laguntzeko irrikitan gaude, beraz, jarri gurekin kontaktuan gaiaren inguruan zalantzaren bat izanez gero!

3. HIRI-DISEINUA

ZÜR studioa - Arkitektura, Birgaitzea eta zurezko eraikuntza

Urbanizazio diseinuak egiten ditugu espazio publikoan naiz ingurune pribatuan. Parte hartu dugun obretan herritarren partzaidetza izan da abiapuntua. Gustoko dugu herritarrek diseinu eta azterketa prozesuetan parte hartzea denon artean proiektuak sortzeko.

ZÜR STUDIOn genero-ikuspegia hartzen dugu oinarritzat hirigintza-proiektuak diseinatzerako garaian. Gure aburuz, espazio urbanoa behar edo ezaugarri ezberdineko pertsonek erabilerak elkarbanatu behar dituzten espazio konplexu bat da. Gure ingurune urbanoak errealitate desberdinetara egokitu behar dute diskriminazioak ekidinez, esperientzia pertsonala komunitarioa izan dadin.

Proiektuetan hasierako fasetik inplikatzen gara, datu bilketa eta hasierako kontzeptualizazioetako aholkularitzatik, proiektuen diseinua, exekuzio eta zuzendaritzara. Udalerri ezberdinentzako proiektuak gauzatu ditugu bertako herritarrekin elkarlanean sortutako lanetan, denek propio sentitzen duten espazioak sortuz.

4. ETXEBIZITZEN BERRITZEAK

ZÜR studioa - Arkitektura, Birgaitzea eta zurezko eraikuntza

Etxebizitza bizigarri eta eraginkor egiteko berritzea eraikuntza jasangarriena da. Estudioan barne-berritze integraletan eta etxebizitza segregazio edo bateratzeetan espezializatuta gaude. Proiektu osoataz arduratzen gara, neurketen lehen fasetik etxebizitza berritua eskura eman harte.

Barne-diseinuan adituak gara, bezeroek beharretara egokitzen diren diseinuak sortuz eta beraiekin elkarlanean jardunez. Diseinuen irudi errealistak sortzen ditugu bezeroek etxebizitza nola geratuko den ikus dezaten, hartu beharreko erabakiak modu errazago batean hartu ditzaten eta obrak hasi baino lehen dena argi izan dezaten.

ZÜR STUDIOn proiektua aurrera eramateko behar diren lizentziak tramitatzen ditugu eta obrak ahal den epe motzenean egiten ditugu konfiantzazko gremioekin. Bezeroei prozesu guztian zehar aholkatzen diegu obran ematen diren ustekabeei konponbidea emanez.

Gurekin zuen etxebizitza berritzeko interesa izanez gero estudioarekin harremanetan jarri, zuen zalantzak argituko ditugu eta, konpromezurik gabe, zuen beharretara egokituko den aurrekontu bat egingo dizuegu.

5. ONDAREA BIRGAITZEKO PROIEKTUAK

ZÜR studioa - Arkitektura, Birgaitzea eta zurezko eraikuntza

ZÜR STUDIO ondare kulturala mantentzeko eta zaharberritzeko, eraikin historikoak birgaitzeko eta hauen eraginkortasun energetikoa hobetzeko interbentzioetan aditua dago. Eraikin osoak berritzeko proiektuak egiten ditugu, jasangarritasuna, bizigarritasuna eta erabilera egokia ardatz bezala hartuta.

Ondare historikoa mantentzea ezinbestekoa dela iruditzen zaigu gure inguruaren izaera mantendu nahi badugu. Guztion
eskutan dago eraispen itzulezinak ekiditea. Gaur egungo eta etorkizuneko beharrera egokitzen diren espazio historikoak
balioan jartzen dituzten zaharberritzeak egitea bereziki gustoko dugu.

6. BASERRIEN BIRGAITZEAK

ZÜR studioa - Arkitektura, Birgaitzea eta zurezko eraikuntza

Baserria gure paisaiko eraikuntza bereizgarria da eta balio ondare-balio eta balio kultural handia dauka. Baserrien birgaitzeak prozesu bereziak izaten dira, batzuetan legedi berezien justifikazioa eskatzen dutenak. Ezagutza tekniko egokia eskatzeaz gain prozesuaren ikuspegi orokor bat eskatzen dute.

ZÜR STUDIOn baserrien birgaitze proiektuak egiten ditugu. Barne eta kanpo diseinuen proposamenak egiten ditugu, obra
lizentziak lortzeko proiektuak idazten ditugu, obra zuzendaritzak ematen ditugu, obra amaiera zertifikatuak egiten ditugu eta bizigarritasun lizentziak lortzen ditugu. Bezeroen alboan egoten gara prozesu guztian zehar sor daitezkeen ustekabeei
erantzuna emanez.

Irudi errealistak sortzen ditugu baserriaren azken itxura hasieratik ikusteko, ziurtasuna eta lasaitasuna emanez prozesu luze hauetan.

ZÜR STUDIOn birgatze proiektuak bideratzerako garain eraikuntza tradizionala eta jasangarritasuna izaten ditugu
abiapuntutzat. Hau dela eta, egurrez eraikitako interbentzioak proposatzen ditugu birgaitze mota ezberdinetarako: teilatuak, solairuak, berritze osoak… Beti ere, gaur egungo egitura ahal den einean mantenduz.

Baserri baten inguruan kontsulta bat egin nahi izanez gero jarri gurekin harremanetan.

7. PASSIVHAUS

ZÜR studioa - Arkitektura, Birgaitzea eta zurezko eraikuntza

Passivhaus gisa kalifikatutako eraikinak, izen bereko estandar alemaniar baten arabera definitzen diren energetikoki
eranginkorrak diren eraikinak dira. “Pasibo” izeneko eraikinek energía-eskari oso txikia dute, eta, horregatik, eraikin jasangarriak eta eraginkorrak dira.

Passivhaus-ak eraikitzeko erabiltzen diren estandarrak eraikin publikoetan, etxebizitza kolektiboetan eta, jakina, familia
bakarreko etxebizitzetan aplikatzeko onenak dira. Gaur egungo sor daitekeen eraikuntza onena egiteko gida bat da estandar hau, eta isolatzaile termiko handiko itxituren, zurezko egitura jasangarrien, energetikoki eraginkorrak diren instalazioen eta ingurunea errespetatzen duten diseinuen konbinazioaz baliatzen da.

ZÜR STUDIOn Passivhaus teknikari moduan ziurtatuta gaude. Honelako proiektu bat egiteko asmoa izanez gero jarri
gurekin harremanetan.

8. AKTIBITATE IREKIERA LIZENTZIAK ETA LOKAL KOMERTZIALETAKO OBRAK

ZÜR studioa - Arkitektura, Birgaitzea eta zurezko eraikuntza

Zure negozio berriari ekiteko edo eskualdaketa bat egiteko eta lokal batean jarduera bati alta emateko, udalaren udal-lizentzia lortu behar da. Aktibitate Hasiera Proiektu bat aurkeztu behar da horretarako. Proiektu honetan lokal horretan jarduera hori gauzatzeko beharrezko baldintza guztiak betetzen direla egiaztatzen da.

ZÜR STUDIOn edozein negozio edo jardueraren lizentzia lortzeko behar den dokumentazio guztia garatzen dugu. Proiektua eta ziurtagiria aurkezten ditugu udaletxean zure jarduera martxan jarri dezazun.

Negozio bat ireki nahi baduzu jarri estudioarekin harremanetan, zuen zalantzak argituko ditugu eta, konpromezurik gabe, zuen beharretara egokituko den aurrekontu bat egingo dizuegu.

Lokalean negozio berria ezartzeko obra bate gin behar den kasuetan, beharrezko da negozioaren beharretara egokitutako berritze-proiektu bat egitea. ZÜR STUDIOn denetariko proiektuak sortu ditugu: kafetegiak, bulegoak, farmaziak, optikak, gimnasioak…Negozio-proiektu bat buruan baduzue eta obra bat egin behar baduzue, jar zaitezte gurekin harremanetan, prozesu osoan lagunduko dizuegu.

9. ERAIKINAREN IKUSKAPEN TEKNIKOA (EIT)

ZÜR studioa - Arkitektura, Birgaitzea eta zurezko eraikuntza

Eraikinaren Ikuskapen Teknikoa (EIT) eraikinaren egoera deskribatzen duen azterketa bisual bat da. Txostenak eraikinaren egoera orokorra, dituen patologiak, patologia hauek zuzentzeko datak eta erakinaren kalifikazio energetiko orokorra definitzen ditu. Orokorrean, EIT-a derrigorrezkoa da 50 urte baino gehiago dituzten etxebizitza eraikin eta familia bakarreko etxebizitzetarako eta 10 urtez behin egin behar da.

ZÜR STUDIOn, arlo honetako teknikari eskudun gisa, Eraikinaren Ikuskapen Teknikoaren prozesu osoa egiten dugu: eraikina bisitatu, txosten teknikoa egin Euskoregite plataforman eta udalean aurkezpena. Zuzenketa-agiriak eta eraikinaren erabilera eta mantentze planak ere egiten ditugu.

Zure eraikinak EIT bat egin behar badu jarri gurekin harremetan eta aurrekontu bat egingo dizugu konpromezurik gabe.

10. ERAGINKORTASUN ENERGETIKOKO ZIURTAGIRIAK (EEZ)

ZÜR studioa - Arkitektura, Birgaitzea eta zurezko eraikuntza

Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria higiezinaren energía-kontsumoari eta CO2 isuriei buruzko informazioa biltzen duen dokumentua da. Ziurtagiria dagokion autonomi-erkidegoan erregistratu ondoren, etiketa energetikoa lortzen da. 235/2013 dekretuaren arabera, nahitaezkoa da ziurtagiri hau eta etiketa energetikoa izatea etxebizitza edo lokal bat saltzeko edo alokatzeko.

ZÜR STUDIOn, Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria lortzeko izapide guztiak egiten ditugu. EEZ bat behar baduzu jarri gurekin harremetan eta aurrekontu bat egingo dizugu konpromezurik gabe.