
ZÜR studio hiru arkitektek, Leire, Nahikari eta Isaurak, sortutako arkitektura estudio bat da, Tolosan finkatua. Estudioaren helburua eraikuntza jasangarria gauzatzea da eta horregatik eraberritzeetan, birgaitzeetan eta zurezko eraikuntzan espezializatuta gaude.
ISAURA RODRIGUEZ AZPIROZ
Arkitekta (ETSASS)
BIM manager (24studiolab Madrid)
Passivhaus Tradesperson

LEIRE MALCORRA RENOVALES
Arkitekta (ETSASS)
Eraikitako ondarearen eta eraikinen birgaitze, zaharberritze eta kudeaketa masterra (ETSASS)
Zurezko egitura, eraikuntza eta diseinuko masterra (ETSASS)
NAHIKARI CALLEJA MORENO
Arkitekta (ETSASS)
Barne Diseinua (Kunsthal)
Passivhaus Tradesperson

Estudioko arkitektek unibertsitatean ezagutu genuen elkar baina ikasketak amaitu ondoren, bakoitza bere aldetik joan ginen lanera: bata Madridera zurezko etxeak egiten zituen estudio batera, bestea hirigintza eta espazio publikoak lantzen zituen estudio batera eta azkena bere kontura eta beste arkitekto batzuekin proiektuak egitera. Ilusioa pizten ziguten proiektuetan lan egiteko helburuarekin batu ginen hiru lagunak eta ekin genion ZÜR studiori eta ordutik elkarrekin lan egiteaz gozatzen dugu egunero.
ZÜR studio-ren bulegoa Tolosan dago kokatuta, Zumalakarregi ibiltokian kale mailan dagoen eraberritutako lokal komertzial batean, baina proiektuak Euskal Herri mailan egiten ditugu. Gaur egun Gipuzkoan eta Nafarroan kokatzen dira gure proiektu gehienak, Tolosaren kokapena ezin hobea delako obra hauetara bertaratzeko. Bulegoa irekita daukagu edozein kontsultarako, deituiguzue bulegora edota idatzi mail bat info@zur.eus helbidera hitzordua hartzeko eta estudioko arkitektak zure zalantza guztiak argitzen saiatuko gara.





