0_Portada

ZALE

Etxebizitza eraberritzea

2024. Alegia, Gipuzkoa

  • Proiektua eta Obra ZuzendaritzaZÜR studio
  • Gremioen koordinazioa eta gestioaZÜR studio
  • EgoeraAmaitua
  • Azalera68,20 m²
  • ArgazkiakJorge Allende

Etxebizitzaren distribuzio orokorra mantendu da baina espazioak aldatu eta hobetu dira helburu berdina bilatzen duten estrategien bidez: bizigarria den espazio zabal eta eroso bat sortzea eta barruko iluminazio naturala handitzea. Helburu hau lortzeko estrategia nagusia sukaldearen kokapenaren aldaketa izan da. 

 

Sukaldea etxebizitzaren erdian kokatzen zen espazio itxi eta txiki bat zen, balkoi batetara sarrera zuzena zuena. Fatxadaz aldatu da kokapena etxebizitzaren ertz batetara mugituz, sarrera eta egongelaren albora. Lehengo estantzia egongelara ireki da, etxebizitza erdian bi fatxadetara ematen duen espazio ireki bat sortuz. Bertan egongela eta jangela espazioak egongo dira. 

 

Sukaldea haritzezko egurrez eginiko itxitura batekin itxi da, ohiko tabikeekin itxi beharrean. Egurrezko itxitura honek armairu eta apalategiak ditu beheko aldean eta argitasuna pasatzen uzten duen beiratea goiko aldean. Bisualki egongela-jangela-sarrerara irekita dagoen estantzia bat da, espazialki handitasuna eta argitasuna emanez. Logelak lehengo kokapenean mantendu dira baina sarrera espazio bat sortu zaie, espazio irekia atez betetako komunikazio gunea ez bihurtzeko. Etxebizitzako elementu esanguratsuena bihurtu da sukaldearen itxitura haritz-egurrez egina dago. Barne espazioen uniformetasuna lortzeko zoruaren akabera haritzaren antza duen egur-imitaziozko zeramika da, aerotermia bidez berotzen den zoru-irradiatzailearen gainean.

2.1
2.2
3.1
3.2
42
4.2
7.1
723

Proiektu gehiago

  • BI
  • AZPIROZ FARMAZIA
  • ZALE