
ZALE
Etxebizitza eraberritzea
2022. Alegia, Gipuzkoa
- Proiektua eta Obra ZuzendaritzaZÜR studio
- Gremioen koordinazioa eta gestioaZÜR studio
- EgoeraAmaitua
- Azalera72,70 m²
- ArgazkiakJorge Allende
60. hamarkadan eraikitako etxebizitza berritu da, barne-banaketa guztiz aldatu da etxebizitzak dituen ezaugarriak ahal den era egokienean aprobetxatzeko. Planta ia karratuko espazioa da eta bi fatxadatara ematen du, bakoitzean balkoi bat dagoelarik. Etxebizitza hau irakurzaletasun handia duen bezero batentzat proposatu da, kolekzioan dituen liburu guztiak jartzeko espazioa eskatu zuen baldintza bakar bezala. Ideia hau ardatz nagusi bezala hartuta, barruko espazioak egituratuko dituen apalategi bat proposatu da. Apalategi honen inguruan kokatu dira etxebizitzako espazio guztiak eguneko eta gaueko espazioak banatuz. Eguneko espazioa sarrera alboan kokatu den alderik-aldeko espazio bat da, bi balkoietara sarrera izango duena.
Sukaldea ekialdeko fatxadan kokatu da, goizeko argi-izpiak aprobetxatzeko asmotan; egongela mendebaldean kokatu da, ilunabarra tximiniaren ondoan ikusi ahal izateko. Gaueko espazioa gela pribatuek osatzen dute: fatxada banatan kokatzen diren bi logela eta hauen erdian bainugela. Apalategiak etxebizitza guztiak liburuz betetzeaz gain espazio bakoitzean biltegiratze eskakizun ezberdinak asetzen ditu: sarreran zapatak jasotzeko lekua, egongelan sarrerarekiko pribatutasuna, jangelan eserlekua… Materialei dagokienez organikotasuna lortzea izan da helburua. Etxebizitzak duen hormigoizko egitura bistaratu da eta gehitu diren beste elementu guztiak egurrezkoak dira: zorua eta sukaldea haritzezko egur naturalez eginikoak, apalategia pinu-egurrez eginikoa eta margo-naturalak erabili dira hormak estaltzeko.





















Proiektu gehiago
- SIZILIA27 de April de 2025
SIZILIA - Anoetako Plaza eta Estalkia9 de September de 2024
Anoetako Plaza eta Estalkia - ALEGIKO ETXEBIZITZA24 de April de 2025
ALEGIKO ETXEBIZITZA