
Neder kafetegia
Lokal komertzial baten berritzea Tolosan
2023. Tolosa, Gipuzkoa
- Proiektua eta Obra ZuzendaritzaZÜR studio
- Gremioen koordinazioa eta gestioaZÜR studio
- EgoeraAmaitua
- Azalera65 m²
- ArgazkiakDave Blanco
Lokal komertzial baten eraberritzea kafetegia eta izozki-denda jartzeko. Gosari eta askari osasungarrietan eta artisau-izozkietan espezializatutako kafetegia.
ZÜR studioan jarduera berri baten lizentzia lortzeko udal baimena lortzeaz arduratu gara, proiektuaren dokumentazio guztia kudeatuz. Bestalde, barne-diseinu lana ere egin zen, Neder kafetegiari nortasun propioa emanez, Tolosako ostalaritza-eskaintza handian nabarmentzeko modukoa.
Diseinuaren abiapuntua bezeroen beharrak izan ziren, euren jarduera berria aurrera eramateko behar zituzten minimoak: prestaketa gela itxi bat, ahalik eta barra zabalena, izozkien gunea leihotik izozkiak saltzeko… Nahiz eta lokala txikia izan, posible izan zen bezeroek behar zuten guztia instalatzea.










Proiektu gehiago
- BI24 de April de 2025
BI - Neder kafetegia10 de September de 2024
Neder kafetegia - HIRUREHUN11 de May de 2025
HIRUREHUN