
IGOGAILUA
Igogailuaren eraikuntza
2025. Zegama Gipuzkoa
- Proiektua eta Obra ZuzendaritzaZÜR studio
- Gremioen koordinazioa eta gestioaBAI Reformas
- EgoeraLanean
- Azalera140 m²
- Argazkiak-
Enkargua 60. hamarkadan eraikitako hormigoizko eraikinean irisgarritasuna bermatuko duen igogailu bat eraikitzean datza. Eraikinak 4 solairu eta ganbara-solairu bat dauzka eta igogailua eta eskailerak solairu guztietara iristea izan da eskakizuna, beraz teilatuan ere interbentzio bat egin behar izan da. Igogailua etxebizitzen sarreren ezkaratzen ondoan kokatu da eta eskailera nukleo berria fatxada-marratik irteten da bolumen berri bat sortuz. Material xume eta argiak erabili dira lanen kostua arintzeko asmoz: egurra, tolestutako txapazko eskailerak, margo zuriak…Eskaileren bolumen berriaren honen itxitura egurrezko bilbadura eta material trasluzituz egin da, barne espazioei argitasun naturala emanez egunez, eta argi-foko bezala funtzionatuz gauez. Ezkaratzeko instalakuntzak horman ezkutatzen diren armairuetan bildu dira eta igogailuaren zai eserita egoteko egurrezko eserleku bat jarri da.





Proiektu gehiago
- OINUTSIK2 de March de 2025
OINUTSIK - Erregenegaraia10 de September de 2024
Erregenegaraia - ALEGIKO ETXEBIZITZA24 de April de 2025
ALEGIKO ETXEBIZITZA