1

HOBERA

Fisioterapia eta kirola

2024. Tolosa, Gipuzkoa

  • Proiektua eta Obra ZuzendaritzaZÜR studio
  • EraikitzaileaLanbi Eraikuntza
  • EgoeraAmaitua
  • Azalera516 m²
  • Argazkiakjorgeallende.com

HOBERA, Fisioterapia eta kirola

Hobera zentruan intentsitate ezberdineko ariketa fisikoen bidez, bezeroen ongizatea bilatzen da. Horretarako fisioterapia, pilates eta intentsitate ertaineko ariketak eta azkenik makinekin egindako indar-ariketak egiten dira zentruan. Intentsitate graduazio honen bidez, hasieran kotxeen kontzesionario bat zenaren espazioan, Hoberari egokitutako banaketa sortu da.

Hobera-ra sartu eta jardueren intentsitate aldaketa hau atzematen da sarreratik lokalaren amaieraraino. Eboluzio hau eraikuntzan, materialetan eta diseinuan atzematen da.

Erabiltzaileak Hobera zentruan lortuko duen osasunaren hobekuntza irudikatzeko, espazio desberdinetara sarrera ematen duen kalean, iluminatutako lerro gora-beheratsu bat dago, hobekuntza prozesuaren abstrakzio moduan. Zentrua gurutzatzen duen “kale” honetan, lehenik fisioterapia gelak daude, harrera gunearen inguruan. Ondoren takilak, pilateseko “Plaza 01″ra sarrera emanez. Segidan aldagela eta bainugelak daude, “Plaza 02” gimnasio espazioarekin amaitzeko.

Lokal industrial handi honetan goxotasuna eta giza-eskala sartzeko egurra erabili da, zentruko ariketak egin ahal izateko beharrezkoa den ekipamenduarentzat neurrira diseinatuz altzari guztiak.

4
7
9
9-1
11
11-1
12-4
14
16
21

Render irudiak

Render 2
Render 3

Proiektu gehiago