0_Portada

HIRUREHUN

Etxebizitza eraberritzea

2019. Alegia, Gipuzkoa

  • Proiektua eta Obra ZuzendaritzaZÜR studio
  • Gremioen koordinazioa eta gestioaUzturre egiturak
  • EgoeraAmaitua
  • Azalera63,40 m²
  • ArgazkiakDave Blanco

Alegiko alde zaharrean ibai aldera begira dagoen etxebizitza honi bizi berri bat eman nahi izan dio jabeak bizitzeko espazioak eta aisialdirako espazioak bateratuz. Argiztapen naturala jasotzen duen fatxada bakarra dauka eta, beraz, barruko espazioak argitasun beharraren arabera kokatu dira. Programaren eskakizunetan bi izan dira garrantzitsuenak: lagunartean mahai inguruan elkartzeko espazio malgu bat izatea,  kanpoko terrazarekin lotura izango duena, eta zinema-gela bat. Bitan banatu da espazioa: eguneko espazioak eta gaueko espazioak. Alde batetik, sukalde-jangela-egongela espazio ireki bat proposatu da, etxebizitza alderik-alde gurutzatzen duena eta, lagun asko elkartzen diren momentuan, mahaia luzatzeko aukera ematen duena. Bestetik, logela nagusia lanerako espazioarekin eta argitasun naturalik izango ez duen zinema-gela, egongelarekin harreman zuzena duena. Biomasa bidezko berokuntza sistema bat eta beroa berreskuratzen duen aireztapen sistema baten bidez instalakuntza jasangarriak jarri dira. Jabearen eskakizunak bateratzea lortu da, aisialdirako, deskantsurako eta elkartzeko pentsatua dagoen etxebizitza honetan.

5.2
6.1
6.2

Proiektu gehiago

  • HIRUREHUN
  • HOLAND
  • SOLANA