
ERROTA
Baserri baten agrupazioa eta eraberritzea
Hernialde, Gipuzkoa
- Proiektua eta Obra ZuzendaritzaZÜR studio
- Gremioen koordinazioa eta gestioaZÜR studio
- EgoeraEraikitzen
- Azalera271,00m²
- Argazkiak-
Bezeroaren eskaera bakarra espazio gardena eta komunikazio arinak zituen etxebizitza bat izatea izan da.
Komuna, aireztapenik eta argi naturalik behar ez duen ezinbesteko espazio bakarra denez, oinplano angeluzuzenaren erdialdean jarriko dugu, espazioen banatzailea izateko. Beraz, etxebizitzaren elementurik garrantzitsuena da, eta gela guztietatik ikusiko dugun elementua. Hain da garrantzitsua ‘bitxiontzi’ bat bezala tratatzen dugula. Egurrezko kutxa txiki bat da, hainbat zoko dituena, besteak beste, etxeko ehunak, arropa, mahai-jokoak, liburuak, landareak… eta komuna gordetzen dituena. Gauza asko gordetzen dituen altzari handi bat da. Barrukaldean, akabera urdin oso deigarria du etxebizitzaren gainerakoarekin konparatuz, bitxiontziaren barruan gordetzen den harri preziatua izango balitz bezela da, hau da, zafiro bat gordetzen duen bitxiontziaren alegoria bat da.
Etxebizitzak akabera naturalak izango ditu, ingurua bezala, eta zura, harria eta beltzez lakatutako altzairua izango dira material eta akaberak nagusiak. Egitura natural horiek ingurune atsegina, sutsua eta babesa sortzen dute. Diseinu-lerroak oso zuzenak izango dira, itxura garbia eta atsedena lortzeko.











Proiektu gehiago
- Neder kafetegia10 de September de 2024
Neder kafetegia - SIZILIA27 de April de 2025
SIZILIA - HOLAND11 de May de 2025
HOLAND