
Erregenegaraia
Lesakako gune historikoan etxebixitza baten berritzea
2022. Lesaka, Nafarroa
- Proiektua eta Obra ZuzendaritzaZÜR studio
- Gremioen koordinazioa eta gestioaZÜR studio
- EgoeraAmaitua
- Azalera109,15m²
- ArgazkiakIrantzu Pastor
“Erregenegaraia Etxea” Lesakako gune historikoaren bihotzean kokatzen da, erdi-aroko harrizko eta egurrezko dorre eta jauregien artean. Bigarren solairuan kokatzen den etxebizitzatik Beheko plaza ikusten da, Onin errekak
bitan banatzen duena. Lesakako San Fermin famatuetan erreka mugatzen duten harrizko hormen gainean, eraikinak ehundaka urtetan ikusi duen dantza egiten dute lesakarrek.
Berritu den etxebizitza eraikinaren bigarren solairuan kokatzen da. Duela 50 urtetatik hutsik zegoen espazio bat zen. Egurrezko egitura bistan zegoenez bere egoera eta kalitatea ikusgai zegoen. Hasieratik zurez egindako interbentzio bat proposatu zitzaion sustatzaileari, eraikinarekiko fidelak izanez eta haritzezko egitura originala nabarmenduz. Sustatzailearen baiezkoarekin eta bertako arotz eta igeltseroen esfortzu kolektiboaren ondorioz zura da proiektu honen protagonista. Zurez egin da interbentzio ia osoa: trasdosatu eta tabikeria egur-entramatuzkoak dira, haritzezko zoruak jarri dira, egurrezko leihoak jarri dira, neurrira eginiko altzariak haritzezkoak dira eta sortu den balkoi berria ere egurrezkoa da.
Bezeroak etxebizitzan kanpo espazio bat sortzeko eskaera egin zuenean estudioan eraikinaren historia eta
kokapena errespetatuko zituen balkoi bat proiektatu zen, Lesakako alde zaharreko kokapena kontuan izanda.
Eraikinaren estetika eta alde zaharraren izaera jarraitzen duen egurrezko balkoi bat sortu da.










Proiektu gehiago
- IRLA11 de May de 2025
IRLA - Anoetako Plaza eta Estalkia9 de September de 2024
Anoetako Plaza eta Estalkia - ALEGIKO ETXEBIZITZA24 de April de 2025
ALEGIKO ETXEBIZITZA