
DANENA KIROLGUNEA
Halterofilia eta txirrindularitza erabilera nagusi bezala biltzen dituen kirol zentroa
2023. Zizurkilgo udala
- Proiektua eta Obra ZuzendaritzaZÜR studio
- Gremioen koordinazioa eta gestioa-
- EgoeraAurreproiektua
- Azalera470,00 m²
- Argazkiak-
Diseinuaren ardatz nagusia, grekoek eraikitzen zituzten palestretan oinarritu gara, kanpo espazioarekiko mantentzen zuten erlazioagatik eta eraikitze modulazioagatik.
Naos-ak bitan banatzen dira; bata halterofilia egiteko eta bestea txirrindularitzarentzako. Lehena pabiloi handian kokatzen da, eta espazio handi eta ireki bat egin da beharraren arabera erabiltzeko, espazio txikietan banatu daitezke, espazio moldakor bat lortuz. Pabilioi txikian aldiz, txirrindularitzarentzako dago zuzendua. Bien arteko ixkinean, kokatzen dira zerbitzua eskaitzen dituzten espazioak; aldagelak, komunak, bulegoak, fisioa eta garbiketa gela.
Pronaos barne espazioaren eta kanpo espazioaren arteko bitarteko espazio malguak dira. Euritik babesten gaituen kanpo espazio hau, barne espazioaren prolongazioa bihurtzen da; eraikinera sarrera, zirkulazioa, elkargunea, bizikleta konponketa, muskulazio ariketak…
Agora edo eraikinaren kanpo espazioa, kirolgune bezala erabiltzea proposatzen da. Kirol-parke bat bihurtu nahi denez, L formak, patio pribatu moduko bat eskaintzen digu, bertan kirola egiteko aukerarekin eta pareta itsuetan, entrenamendu txikiko rokodromo bat jarri daiteke.
Ingurua noski, berdeguneak eta zuhaitzak izango dira, natura oso lotuta baitago kirolarekin, eta askoz ere atseginagoa delako.











Proiektu gehiago
- Hobera – Fisioterapia eta kirola2 de March de 2025
Hobera – Fisioterapia eta kirola - OINUTSIK2 de March de 2025
OINUTSIK - IGOGAILUA27 de April de 2025
IGOGAILUA