
Anoetako Plaza eta Estalkia
Anoetako Plaza eta Estalkiaren eraberritzea
2023. Anoeta, Gipuzkoa
- Proiektua eta Obra ZuzendaritzaZÜR studio
- Gremioen koordinazioa eta gestioaZÜR studio
- EgoeraAmaitua
- Azalera1035,15 m²
- ArgazkiakDave Blanco
Herriko Plaza Anoetako plazarik garrantzitsuena da, eta bi mila biztanleko herri gipuzkoar honetako bizitzaren erdigune nagusia da. Herriaren erdigunean dago, eta bertan daude herriko eguneroko bizitzarako ekipamenduak eta dendak. Gune bizia da, eta askotariko erabiltzaileak ditu.
Gure proiektua Herriko Plaza, San Joan eliza, frontoia eta kirol kantxaren artean kokatzen da. Udalak Parte-hartze prozesu sortu zuen Anoetako Herritarrekin, euren proposamenak, zalantzak eta dudak entzuteko.
Prozesu horretan, ZÜR studiok aholkulari tekniko gisa lan egin zuen. Ondorioa izan zen Anoetako plazaren oztopo arkitektonikoak kendu beharra zegoela, espazio guztien artean ibilbide irisgarria sortu behar zela eta, ondoren, bigarren fase batean, plazari estalki bat jarri behar zitzaiola herritarrei babesa emateko.










Proiektu gehiago
- Hobera – Fisioterapia eta kirola2 de March de 2025
Hobera – Fisioterapia eta kirola - DANENA KIROLGUNEA6 de May de 2025
DANENA KIROLGUNEA - IGOGAILUA27 de April de 2025
IGOGAILUA