
BI
Txakur bat eta bere jabearentzako etxebizitza minimo baten eraberritzea
2021. Tolosa, Gipuzkoa
- Proiektua eta Obra ZuzendaritzaZÜR studio
- Gremioen koordinazioa eta gestioaZÜR studio
- EgoeraAmaitua
- Azalera35 m²
- ArgazkiakJorge Allende
Zer egin bi metroko sakonera eta hamabost metroko luzera duen etxebizitza batekin? Erantzuna milimetroan diseinatzea izan da, espazioa ahalik eta gehien aprobetxatzeko.
Proiektua etxebizitzaren bi erabiltzaileen neurrira egin da: txakur handi bat eta bere jabea. Etxebizitza-minimo proiektu hau, eraikinaren ezaugarriei ahalik eta etekin handiena ateratzeko printzipioan oinarritu da, 70 zentimetroko lodierako harrizko karga-hormak argitara ateraz eta ahalik eta altuera handiena utziz.
Leihoak atzeratu egin dira barruko espazioa ahalik eta gehien aprobetxatzeko, eta etxebizitzaren 35 m2-tan posible izan da luxuzko bainugela bat eta sukalde guztiz funtzionala jartzea. Espazioak handiagoa ematea lortu da bai aukeratutako argiztapenari eta koloreen tonuei esker, tonu zuriak testura ezberdinetan: harriaren gaineko pintura zuria, igeltsu gaineko pintura zuria eta testura mate eta distiratsuko azulejo zuriak… Etxebizitza teilatupeko solairu batean zegoela aprobetxatuz, Pellet bidezko berogailu sistema jarri da, neguan, suaren sugarrak etxebizitza goxatzeko eta berotze-sistemarako aukera jasangarri bat izateko.















Proiektu gehiago
- SIZILIA27 de April de 2025
SIZILIA - Hobera – Fisioterapia eta kirola2 de March de 2025
Hobera – Fisioterapia eta kirola - HIRUREHUN11 de May de 2025
HIRUREHUN