_Portada

BALKOI

Baserriaren birgaitzea

Berastegi, Gipuzkoa

  • Proiektua eta Obra ZuzendaritzaZÜR studio
  • Gremioen koordinazioa eta gestioa-
  • EgoeraProiektua
  • Azalera165 m²
  • Argazkiak-

Berastegiko Balkoi baserriaren birgaitze proiektuarekin obra baimena lortu da. Proiektu honek bi beharrei erantzun die: alde batetik Eraikinaren Inspekzio Teknikoan detektatutako patologia larrienei erantzuna eman die eta bestalde, baserriko lehen solairuan etxebizitzaren eraberritze lanak egiteko proiektua erredaktatu da.

EITan detektatutako patologien artean estalkiaren higadura mekanikoa, oxidazioa, ustelketak, fisurak, grietak eta teila puskatuak daude, urjentziako aktuazio bat exigitzen delarik. Gaur egungo estalkiaren malda bera mantenduko da eraberritzean. Ondoko eraikinaren estalkiarekiko lotura hobetuko da, albokoaren euri urak jasotzen dituen erretena aldatuz. Estalki berriak zaharraren dimensio berak izango ditu eta material aldetik ere berdina izango da: zurezko egitura izango du eta teila gorria akabera moduan. Estalkiaren berritzea aprobetxatuz, isolamendu termikoa jarriko zaio.

HORMIGOIZKO BALKOI KALTETUA: Egituran deformazioak eta higadura kimiko eta mekanikoa ageri da hormigoizko egituran. Denborak larriki kaltetu duen egitura izanik eta hormigoizko balkoia baserriari ondoren egindako gehikuntza bat dela kontuan izanik, bere eraisketa eta berreraikitzea beharrezkoa da. Balkoiaren bolumenari dagokionez, orainarteko hormigoizko balkoiaren bolumena errespetatuko da. Egiturari dagokionez, hormigoizkoa eraiki beharrean egurrezko egitura batera jotzea erabaki da. Baserriarekin bat datorren estetika bat sortuz eta bertan ageri diren materialak errespetatuz.

SOLAIRUKO ETXEBIZITZAren eraberritzea egingo da, estrategia jasangarriak ezarriz etxebizitzaren efizientzia energetikoa hobetzeko. Etxebizitzaren barne banaketari dagokionez, bezeroaren beharretan eta etxebizitzak ematen dituen aukeretan oinarritu gara. Eraikinaren harrizko horma eta zurezko habeek egituratzen dute etxebizitzaren banaketa, gune pribatu eta publikoak zatituz.

5
6

Proiektu gehiago