
AZPIROZ FARMAZIA
Tailer mekaniko bat izandako lokal batean Farmazia
2023. Tolosa, Gipuzkoa
- Proiektua eta Obra ZuzendaritzaZÜR studio
- Gremioen koordinazioa eta gestioa-
- EgoeraAmaitua
- Azalera102 m²
- ArgazkiakZÜR studio
Tolosako kotxe tailer bat izandako estilo industrialeko lokal honetan ezarri da Azpiroz Farmazia. Proiektuan, lokalak eskaintzen dituen abantailak aprobetxatu dira espazio erosoa sortzeko, gaur egungo farmazia batek behar duen guztiarekin: esposizio gune zabal bat produktu guztiak bistan izateko, eskaparatea, banakako arretarako gela, mostradore gune egokitua, rebotika, laborategia, bulegoa eta langileentzako komuna.
Farmaziako esposizio gunean altzari malguak diseinatu dira beren beharren arabera farmaziako distribuzioa erraz aldatzeko, zirkulazio berriak sortuz altzarien bitartez. Altzariak balda metaliko eta zurezko blokeekin sortu dira. Baldak sortzeko produktuak neurtu dira eta beharrezko tamaina eman zaie. Balden atzekaldean panel zulatuak jarri dira. Panel zulatuetan gantxoak lotu daitezke, zintzilik doazen produktuentzat. Material aldetik lokalaren izaera industriala pinuzko blokeekin goxatu da.















Proiektu gehiago
- ERROTA11 de May de 2025
ERROTA - Hobera – Fisioterapia eta kirola2 de March de 2025
Hobera – Fisioterapia eta kirola - KAXA2 de March de 2025
KAXA